Datorren asteazkenean, azaroak 8, online mintegi batek atzerritarrei laguntzearen garrantziari buruzko eztabaida bat jorratuko du, ‘Mentoria Sozialeko Tailerra. Pertsonak laguntza izateko duen eskubidea’ lemapean. Memoriako eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak antolatu du, Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak (KARIBU Zerbitzua) eta gizarte-erakundeek ere parte hartzen dute, horien artean Zabalduz, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak.