Herritarekiko Harremanetako Departamentua, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta giza eskubideen aldeko hainbat GKE eta elkarterekin lankidetzan, “Giza duintasuna: etenik gabeko oihu bat” erakusketa antolatu du, 1948ko deklarazio unibertsalean jasotako giza eskubideei buruzkoa. Erakusketa Tuteran, Zangozan, Elizondon, Lizarra-Lizarrean, Berriozarren eta Iruñean ikusi ahal izango da, irailaren 16tik abenduaren 10era arte.
Sentsibilizazio proiektu honek 32 erakusketa-panel eta herritarrek parte hartu dezaten tailer artistiko bat eskaintzen ditu. Era berean, gogoeta ospakizuna abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna, amaituko da, Iruñan. Ollo kontseilariaren esanetan "arlo honen harira esparru ezberdinetan sentsibilizazio programekin garau den lan-ildo bati eusten zaio".
Erakusketa ibiltaria Nafarroako herri ezberdinetan barrena
“Giza duintasuna, etenik gabeko oihu bat” lelopean, erakusketak, bere euskerazko eta gaztelaniazko panelak eta lagunarteko hizkuntza bat baliatuz, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean barne hartzen diren artikuluak dakarzkigu; datorren urtean, bere 75 urtemuga ospatuko da. Gainera, panelek hausnarketa bat dakarte, eskubideetako bakoitzak Nafarroan eta nazioarteko beste testuinguru batzuetan gaur egun izaten duen aplikazioari buruz.
Irailaren 6tik aurrera, eta 15 eguneko epeka, erakusketa Tutera finkatuko da irailaren 16tik 29ra. Jarraian Zangozan, urriaren 1etik 15era. Segidan, Berriozarren instalatuko da, urriaren 16tik 31ra. Elizondotik pasako da, azaroaren 1etik 15era. Lizarra izango da erakusketa hartuko duen azken udalerria, irailaren 16tik 30era.
Tailer artistiko eta sortzailea
Maria Jose Llorente artista bisual eta arte-terapeutaren eta elkarteen eskutik, udalerri bakoitzeko jendeak Giza Eskubideekiko gure kontzientzia eta koherentzia jorratuko dituen proiektu artistiko kolaboratzaile batean parte hartu ahal izango du; bere azken lana Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren omenezko jardunaldian aurkeztuko da, alegia abenduak 10ean, Iruñan.
Apurtutako materialak tarteko, pertsona askoren eskuekin ehundutako bizi-ibilbidearen antzekoa landuko da, pertsona guztioi elkartasuna sentiarazten digun alfonbra erraldoi batean uztartuko diren pieza txikien bitartez.
Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunagatik, abenduaren 10ean, larunbata, oroitzapenezko jardunaldi bat ospatuko da Iruñan, jende guztiarentzat eskuragarri eta “Giza duintasuna, etenik gabeko oihu bat” erakusketaz haratago, sentsibilizazio tailerrak ere programatuko dira giza eskubideen elkarteen aldetik, askotariko jarduera artistikoak, musikalak eta ipuin kontalariak barne hartuz.
Era berean, egun horretan amaituko den udalerri ezberdinetan elaboratutako lan artistiko kolaboratzailearen azken errematean parte hartzeko aukera emango da, betiere asmoa izanik Nafarroa osoaren batasun-indarra irudikatzea eta “pertsona ororentzako eskubide guztiak” sustatzea.