Olentzero eta Errege Magoen bisita izango dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan dauden haurrek

2022ko abenduaren 20, asteartea

Olentzero eta Errege Magoen bisita izango dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan erietxeratuta dauden haurrek. Jarduera Osasun Departamentuak gabonetarako antolatutako programaren baitan gauzatuko da. Olentzero asteazken honetan, hilak 21, iritsiko da 16:30etan txistulariek lagunduta, eta Errege Magoak, urtarrilaren 5ean, 12:00etan.

Olentzero eta Errege Magoen bisita izango dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan dauden haurrek