NOUk hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetan Iktusaren eta Hartutako Kalte Zerebralaren Munduko Eguna ospatzeko

2022ko urriaren 24, astelehena

Iktusaren Munduko Eguna (urriak 29) eta Hartutako Kalte Zerebralaren (HKZ) Eguna (urriak 26) direla-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, publikoarentzat oro har eta osasun-arloko profesionalentzat. Helburua da biztanleria sentsibilizatzea patologia horien eraginen eta ondorioen inguruan, pazientea ahalduntzea bere osasuna ezagutzeko eta arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak ezagutzera ematea.

NOUk hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetan Iktusaren eta Hartutako Kalte Zerebralaren Munduko Eguna ospatzeko