Nafarroan egingo da Babes Zibileko Sistema Nazionalaren Alderantzizko 112 mugikorretarako larrialdi-alerten proba bat

2022ko irailaren 28, asteazkena

Espainiako Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiak bihar egingo ditu, Iruñean, larrialdi-alertak bidaltzeko probak, biztanleei abisatzeko sistemaren esparruan, ES-Alert edo Alderantzizko 112 izenez ere ezagutzen dena. Tresna honen bidez, alertak bidali ahal dira larrialdi edo hondamendi batek kaltetutako eremuan dauden pertsonei, eremu horren barruan telefonia mugikorreko sareetara konektatuta dauden telefono mugikor adimenduen bidez.

Nafarroan egingo da Babes Zibileko Sistema Nazionalaren Alderantzizko 112 mugikorretarako larrialdi-alerten proba bat