Nafarroako Kirolaren Institutuak Kirol Kontseilu Gorenak antolatutako Kirolaren Sari Nazionaletako bat jaso du gaur goizean Madrilen, indarkeria desagerrarazteko programengatik. Espainiako Errege-Erreginak buru izan diren ekitaldian, 2021ean kirolariek eta erakundeek izandako lorpenak aitortu dira.
Zehazki, NKIri Sofia Erregina Saria eman zaio kirolean joko garbiaren eta indarkeria mota ororen ezabaketaren aldeko bere proiektuengatik, zeinek horretarako Bitartekaritza Bulegoa, online prestakuntzarako plataforma eta berdintasun arloan, LGTBI-ren nahiz migrazioen alde hainbat erakunderekin eginiko lankidetzarako programak eta ekintzak erabili dituzten.
Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak ekitaldi amaieran adierazi du “sari hau jasotzeak poza eta bultzada dakartzala, izan ere, kirol erakundeak gatazkak ebazteko nahiz prestakuntzarako erreminta bezala ezagutzen eta erabiltzen ari diren NKIren Bitartekaritza Bulegoaren lana agerian jartzea ahalbidetzen du”.
Madrilgo El Pardoko Jauregian ospatutako entrega ospakizunera halaber bertaratu dira NKIko zuzendari gerente Miguel Pozueta, NKIko Kirolaren azpi-zuzendari Primitivo Sanchez, Kirol Sustapenerako Sekzioko buru Begoņa Echeverria, eta Bitartekaritza Bulegoko koordinatzaile Edurne Bejarano.
Kirolaren Sari Nazionalek, 1982tik abiatuta, aurreko urtean zehar Heziketa Fisikoa eta Kirola bultzatu edo sustatu izateagatik nabarmendu izan diren kirolariak, elkarteak eta erakundeak aintzatesten dituzte. 2021eko lorpenekin lotutako edizio honetako sarituen artean aurkitzen dira Alexia Putellas futbolaria, Jon Rahm golf-jokalaria, Alberto Gines eskalatzailea, Adriana Cerezo teakwondolaria edo Yulimar Rojas atleta. Sariak nori eman erabakiko duen epaimahaia, Espainiako Olinpiar Batzordeko (EOB), Espainiako Paraolinpiar Batzordeko, Kirol Gazteren Fundazioko, ADO programako ordezkariek, goi mailako kirolariek, kirol federazioek, txapelketa profesionalek, autonomia erkidego ezberdinek, kirol kazetaritzak eta kirolaren industriak osatzen dute.
Indarkeria ezabatzeko eta joko garbia bultzatzeko programak
Nafarroako Kirolaren Institutuak indarkeriaren ezabaketa, berdintasuna eta joko garbia sustatzen ditu, Bitartekaritza Bulegoa, jokoaren arloko Balioen Ordezkariak programa, Kirol Jarduera eta Emakumeak Planaren garapena, beste departamentu eta erakundeekin garatutako elkarlana eta Balioen Sarien entrega bezalako baliabideak direla medio.
NKIko Bitartekaritza Bulegoa Nafarroako Gobernuaren baliabide publiko eta doakoa da eta bere helburuak dira kirol arloan gatazkaren kudeaketa eta ebazpena egiteko hautazko sistema osagarri gisa bitartekaritza barreiatzea; kirolaren balioak bistaratzea bizikidetza baketsu bat eraikitzeko oinarri bezala; eta gatazkak elkarrizketa eraikitzaile baten bidez ebaztea.
Joko Eremuko Balioen Ordezkarien (DTV) programari dagokionez, hau federazioekin koordinatzen da. Pertsona hauek indarkeriarik gabeko komunikazioan prestatuta daude NKItik, eta betetzen duten lanaren helburua da kirol ospakizunetan kirolaren balioak eta joko garbia bezalako balioak presente egotea.
Balioen, indarkeriaren prebentzioaren eta joko garbiaren aldeko prestakuntza, “Hilean balio bat” bezalako tailerren bitartez garatzen da. Prestakuntza hau online da, eta bere baitan bi txostengile daude, zeinek kiroleko balioen garapena nahiz joko garbia oinarri duten ideiak ematen dituzten, bi ikuspegirekin, neurologikoa eta pedagogikoa. Doako online prestakuntza plataformak, pertsona gehiagorengana helduz, prestakuntza bidez begirada kulturalaren aldaketa egiteko ezinbesteko edukiak bistaratzeko aukera ematen du.
Kirol Jarduera eta Emakumeak Planaren helburuak dira emakumeen kirol praktika bultzatu eta sustatzea eta bere praktika bistaratzea. Garatuz joan den programak eta prestakuntzak dira “Ikastetxetako kirolari femeninoen hitzaldiak” zeinetan federazio ezberdinek proposatutako emakumeak ikastetxetara kirol femeninoa prestakuntzatik finkatzera joaten diren, barne hartuz zoru pelbikoari buruzko tailer teoriko-praktikoak; edota kirol esparruko erakundetarako hizkuntza inklusiboaren bitartez berdintasunean egiteko prestakuntza.
NKItik, balioak garatzeko, Nafarroako Gobernuaren beste hainbat departamenturekin eta erakundeekin kolaboratzen da, gizon-emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatze aldera, “Zaintzen aldeko hitzarmena”; “Nafarroako pertsona migratzaileentzako harrera plana” bezalako plan edota proiektuak baliatuz; “Nafarroako kultura arteko bizikidetza estrategia” eta “Arrazakeriaren aurkako borroka plana” abian jartzerakoan eta LGTBI+ kolektiboaren aurkako indarkeriaren ezabaketa finkatzen duten protokolo eta kanpainak bistaratzeko orduan; edo LGTBI+-ren eskubide sozialak sustatzeko “Iruņako Udalaren udal Plana”rekin elkarlanean; edo Suspertu elkartearekin eginiko gazteen kirol apustuen prebentzio kanpainako lankidetzan.
Gainera, NKIk, urtero, kirolaren balioen alde modu positiboan ekintzak garatu dituzten sei pertsona edo erakunde saritzen ditu.