Nafarroako Kirolaren Institutuak Kirolaren Sari Nazionala jaso du indarkeria desagerrarazteko proiektuengatik

2023ko martxoaren 23, osteguna

Nafarroako Kirolaren Institutuak Espainiako Gobernuaren Kirol Kontseilu Gorenak  urtero ematen dituen Kirolaren Sari Nazionaletako bat jaso du. Zehazki, kirolean edozein indarkeria mota desagerraraztearen eta joko garbiaren aldeko proiektuengatik saritu dute, hala nola, Bitartekaritza Bulegoa, online prestakuntza-plataforma eta berdintasunaren, LGTBI+en eta migrazioen arloan hainbat erakunderekin duen lankidetza.

Nafarroako Kirolaren Institutuak Kirolaren Sari Nazionala jaso du indarkeria desagerrarazteko proiektuengatik