Nafarroako Gobernuak Gida bat aurkeztu du LGTBIfobia bidezko gorroto-delituak identifikatzeko

2022ko urriaren 18, asteartea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari kudeatzailea den Eva Isturizek eta LGTBI+ ataleko zuzendariordea den Julen Enerizek astearte honetan aurkeztu dute LGTBIfobia bidezko gorroto-delituen biktimentzako gida, Nafarroako Gobernuak egina. Dokumentua gaztelaniaz nahiz euskaraz eskura daiteke, eta informazioa ematen du gorroto-delituak zer diren eta nola identifikatu daitezkeen jakiteko; halaber, horietako baten biktima edo lekuko izanez gero, jarduteko jarraibideak ematen ditu.

Nafarroako Gobernuak Gida bat aurkeztu du LGTBIfobia bidezko gorroto-delituak identifikatzeko