Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurkeztu du Foru Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2023-2026). Foru Gobernuak datozen asteetan onartuko duen dokumentu honen helburua da emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzea, eta sexuagatiko diskriminazioari aurre egiteko tresnak ezartzea, lanpostuak lortzeari, lanbide-sustapenari, prestakuntzari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
Funtzio Publikoaren zuzendaritza nagusiak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) batera elaboratua, lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari Javier Remirezek, gaur goizean aurkeztu ditu proiektuaren xehetasunak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goņi, eta NABIko zuzendari nagusi Eva Isturizekin batera.
“Plan honek Nafarroako Gobernuak arlo honekiko duen konpromisoari erantzun nahi dio. Botere publikoetatik, berdintasuna eraginkorra izatekotan, baldintzak sustatu behar ditugu, aldi berean oztopoak ezabatuz –nabarmendu du Remirez lehendakariordeak-. Dokumentu honen bitartez, tratu eta aukera berdintasuna zaindu nahi ditugu, hau Foru Administrazioaren politika instituzionala hala nola giza baliabideak zuzentzen dituen irizpide estrategiko bat izatea bultzatuz”, nabarmendu du.
Bestalde, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak nabarmendu du plan honek ahalbidetuko duela aurrerapausoak ematea “bizitzarekiko adeitsuagoak diren eta bizitzaren fase guztietan, pertsonen zaintzekin bateragarriak diren eredu sozialak lortzeko orduan”. Horren gainean aritu da halaber NABIko zuzendari gerentea, zeinek ziurtatu duen plana “zalantzarik gabe, balio handiko erreminta bat izango dela gure Administrazioan orain presente dauden genero oztopoak ezabatzeko orduan”.
Horiek martxan jartzeak Nafarroako Gobernuaren eta bere mendeko erakunde autonomoetako pertsonal guztia eragiten du, alegia 30 mila pertsonatik gora, eta emakumeen nahiz gizonen arteko berdintasunerako apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean xedatuarekin bat dator. Honek lau urteko indarraldia izango luke, onartzen denetik. Era berean, horien segimendu eta ebaluaketa bat egingo da urtean bi aldiz.
91 neurri Administrazio berdinzale baterako
Horrela, dokumentuak oinarrizko bederatzi lehentasun barne hartzen ditu, zein 7 jarduketa-ardatzetan banatu izan diren planaren garapena egiterakoan, eta honek, aldi berean, 13 Helburu estrategiko, 21 operatibo eta 91 neurri barne hartzen ditu, emakumearen lanpostu jakin batzuetarako sarbidea zaildu ahal izango luketen oztopoak ezabatzeko eta ikuspuntu integral batetik, kalitatezko eta berdintasunezko enplegu bat lortzeko.
Pertsonen kudeaketaren arloan kontuan hartzea beharrezkotzat jotzen diren askotariko gaiak artikulatu nahi dituzten zazpi ardatzak ondorengoak dira: (1) Gobernantza eredua (2) sarbide-politika eta pertsonalaren hornidura, (3) prestakuntza-politika, (4) ordainsari-politika, (5) lan-epeak eta zaintzak antolatzeko politika, (6) Laneko Osasunaren politika eta (7) emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatzea.
Zehazki, planaren helburua da emakumeei erantzukizun-postuetarako hala nola lanpostu maskulinizatuetarako sarbidea sustatzea; Administrazioaren esparruko prestakuntza-politikan genero ikuspegiaren zeharkako ezarpena bermatzea eta ordainsarien arloan, sexuaren araberako ezberdintasunak ezabatzea, besteren artean.
Horrez gainera, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzerakoan, ko-ardura sustatzea du xede (Zaintzen aldeko Foru Planarekin bat etorriz); laneko osasunaren arloan genero ikuspegiaren inklusioa eta lan-arriskuen prebentzioa bermatuz; eta, azken finean, antolamenduaren kultura ko-arduratsu hala nola berdinzale bat bultzatzea.
Neurri horiek, 2021ean foru Administrazioan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren errealitateari buruz eginiko aurretiazko diagnosi bat izango dute abiapuntu. Gainera, iritzi galdeketa bat garatu zen administrazioko enplegu publikoko pertsonalaren artean eta gutxi gorabehera, plantillaren % 9ak eman zuen erantzuna. Emaitza horiek oinarri bezala erabili dira berdintasunaren alde eginiko esku-hartze globalaren estrategia definitzerako orduan atzemango ziren diren hobekuntza-arloak eta indar-guneak kontuan hartuta.
Eragotzi beharreko arrakalak
Foru Erkidegoko Administrazioaren plantillak banaketa feminizatu bat mantendu ohi du, emakumeen % 71,29arekin eta gizonen % 28,71arekin. Hala ere, batez beste, gizonezkoen diru-sarrerak, % 6,65 altuagoak dira emakumezkoenarekin alderatuta. Horrela ulertzen da, lanpostu baterako soldatak berdinak izan arren, gizonezkoek portzentaje handiagoa jasotzen dutela, gehigarri eta erantzukizun ezberdinen arabera edo emakumezkoak nagusitu ohi direla lanaldi murriztuak egiterakoan. Nabarmentzekoa da zifra hau heren bat gutxiago dela Nafarroako genero arrakalarekiko, izan ere, Nastat-eko datuen arabera, hangoa % 23,22ra iristen da.
Postuen arabera, alderik handiena arlo sanitarioko buruzagitza asistentzialetan atzematen da, izan ere, gizonezkoak % 22,21 gehiago dira emakumeen aldean, eta erantzukizun handieneko lanpostuetan emakumeen presentzia txikiagoa da plantillan.
Departamentuen arabera, Osasun Departamentua da feminizatuena. Hala ere, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentua izango da maskulinizatu bakarra, Foruzaingoko nahiz Suhiltzaileen arloko emakumeen kopurua baxua izateagatik. Baina nabarmentzekoa da Foruzaingoak aurrerapen nabarmenak lortu dituela ildo horretatik; bere berdintasun-plan propioa izateaz haratago, azken promoziotan, emakumeek sarbidearen % 30a ordezkatu dute.
Bateratze ko-arduratsuaren harira, frogatuta dago zaintza arloan arrakala bat dagoela, 12 urtetik beherako adingabearen zaintzarako bere lanaldia murriztu ohi duten emakumeen % 8arekin, gizonezkoen % 2,12arekin alderatu ezkero.
Azkenik, maila operatiboan, ikasketen mailaren araberako plantillaren banaketa kontuan hartuta, unibertsitateko ikasketak dituzten emakumeen portzentajea ia 11 puntu altuagoa da gizonezkoen portzentajearekin alderatzen bada. Horrela, unibertsitateko maila duten emakumeek % 66.86a ordezkatzen dute. Eta barne prestakuntzari dagokionez, % 77.21a emakumezkoak dira eta % 22.79a berriz, gizonezkoak, hau da, emakumeen portzentaje handiagoak parte hartu izaten du heziketaren birziklapenean.