Nafarroako Gobernuak Espainiako mugetan desagertutako 11.286 pertsonen inguruko ikerketa babesten du

2022ko abenduaren 21, asteazkena

2018tik 2022ra bitarteko bost urteetan, 11.280 pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia edo leku ezezagunean geratu ziren Espainiara iristen edo Espainiako estatuaren mugak zeharkatzen saiatzean; batez beste, egunean sei pertsona hil ziren. Horietatik 1.272 emakumeak izan ziren eta 377 haurrak, Iruñan Caminando Fronteras erakundeak aurkeztutako txostenaren azken datuen arabera.

Nafarroako Gobernuak Espainiako mugetan desagertutako 11.286 pertsonen inguruko ikerketa babesten du