Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bat egin du bosgarren urtez jarraian Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, hainbat errealitate ezagutzen eta horiei buruz hausnartzen laguntzen duten jarduerez betetako astearekin. Abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen eguna gogoratzen da (1948).