Ehun bat toki-erakunde, Babes Zibil eta Suhiltzaileen Zerbitzuko arduradunak eta erkidego ezberdinetako Larrialdietako zuzendariak bildu dira gaur Nafarroako Gobernuak antolatutako jardunaldian, baso-suteen kudeaketaz aritzeko. Barne Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako jardunaldiaren helburua da Nafarroako baso-suteetako esperientziak eta horiek prebenitzeko jarduerak aztertzea eta horien inguruan gogoeta egitea.