Nafarroako gazte gehienentzat, %76rentzat, immigrazioa positiboa edo oso positiboa da gizartearentzat, eta, hamar gaztetik zortzik gizarte heterogeneoan eta multikulturalean bizitzearen alde egingo lukete, non jatorri, kultura eta erlijio desberdineko pertsonak bizi diren. Nafarroako Gazteriaren Institutuak egindako Gazteria eta bizikidetza ikerketa monografikoaren ondorio nagusietako bat da.