Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritza, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (NUKF), Nafarroan diharduten segurtasun indarrak eta ostalaritza elkarte zein dantzalekuetako ordezkariak bildu ditu gaur, Nafarroa Arenaren edo Baluarteren kudeaketaz arduratzen den NICDO enpresa publikoarekin batera. Bileraren helburua lan-talde bat osatzea izan da, Nafarroa osorako protokolo bat osatu dadin, aisialdi publiko eta pribatuko eremuetan, bereziki dantzalekuetan edo kontzertuetan, pubetan edo diskoteketan, sexu-erasoak gertatzen diren kasuetan jarduteko, koordinatzeko eta hauek prebenitzeko.