María Chivite Nafarroako lehendakariak Foru Komunitatearen aintzatespena helarazi dio gaur arratsaldean, Tuteran, “Voces para la Paz”, musikari eta musika solidarioen elkarteari. Elkarte horretatik nabarmendu ditu bere laguntza- eta garapen-proiektuak 21 herrialdetan, “azpiegiturak –esan du–, eraikinak edo obrak baino askoz gehiago direla. Bizitza dira. Aukerak dira. Garapena dira”.