Nafarroak "Maiatzeko Plazako Amonak" elkartea aintzatetsi du memoriaren, giza eskubideen defentsaren eta Argentinan desagertutako pertsonen bilaketaren alde egindako lanagatik

2026ko irailaren 21, astelehena

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren aintzatespena eman die gaur goizean Maiatzeko Plazako Amonei, memoriaren, giza eskubideen defentsaren eta Argentinan desagertutako pertsonen bilaketaren alde egindako lanagatik. Claudia Poblete, Maiatzeko Plazako Amonen Zuzendaritza Batzordeko kide eta biloba berreskuratua, eta Adriana Metz Romero, bere anaia aurkitu zuen arreba eta Mar del Platako Maiatzeko Plazako Amonen filialaren arduraduna, izan dira aintzatespen hori jasotzeaz arduratu direnak.

Iturri: navarra.es

Nafarroak
International Volunteer Year 2026