Nafarroako Lehendakariak María Chivite Navascuések Francisco de Javier 2023 Saria eman dio gaur goizean 'Ayuda Contenedores' GKEari. Erakundeak, gure gizarteak baztertutako materialak jasotzen ditu, behar dituzten herrialdeetara bidaltzeko. Modu horretara, aitortu egin du Nafarroaren irudia zabaltzen egiten duen lana, "Nafarroa baita gizartearen aurrerabidean, ongizatean eta hobekuntzan laguntzen duen komunitatea".