Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, azken urteotan, aurrekontu-ahalegin esponentziala egin du Garapenerako Lankidetzaren arloan, eta 2022an 15,4 milioi euro bideratu ditu, hau da, 2021ean baino % 13,5 gehiago eta 2019an baino % 64,9 gehiago. Horiei esker, gobernuz kanpoko 60 erakunderen 155 esku-hartze diruz lagundu dira guztira.