Nafarroak %38 handituko du Babes Sistemako haurrak hartzen dituzten familientzako hileko zenbatekoa

2023ko otsailaren 20, astelehena

Nafarroako Gobernuak %38 handituko du familia harreragileentzako hileko prestazioa: gaur egun 615,96 euro jasotzen dituzte hilean, etorkizunean 850 euro jasoko dituzte hilean, harreran hartutako adingabeen behar guztiei erantzuteko. Neurri horri Eskubide Sozialetako Departamentuak Ereitegi kooperatibarekin lankidetzan garatutako estrategia gehitu behar zaio. Horren bidez, familia-harreraren garrantziaz kontzientziatu nahi da, eta, aldi berean, 40 harrera-familia berri inguru erakarri, gaur egun Babes Sistemako zentroetan bizi diren 250 adingabe baino gehiagori etxe bat eskaini ahal izateko.

Nafarroak %38 handituko du Babes Sistemako haurrak hartzen dituzten familientzako hileko zenbatekoa