Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren iritzian oinarrituta, urtero emanen dio Nafarroako Boluntarioaren saria pertsona fisiko edo juridiko bati boluntariotzan arduratsu aritzeagatik, boluntariotzan eredu soziala izateagatik edo boluntariotzako jarduerek garrantzi berezia izateagatik.
Modu berean, 2022ko otsailaren 9an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Boluntariotzaren II. Plana onetsi zuen, eta haren jarduera ildo nagusietako bat da boluntariotza sustatzea, 2/1998 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Sustapen bide nagusietako bat da Nafarroako Boluntarioaren saria ematea urtero (maiztasun hori ezartzen du araudiak).
Dokumentu honen helburua da Nafarroako Boluntarioaren saria arautzea ondorengo ezaugarriak kontuan hartuta, hala nola, sariaren helburua, hautagaien aurkezpena, hautatzeko irizpideak eta bereizketa emateko sistema.
Aurretiazko kontsulta publiko horri buruzko dokumentua plataforma honetan interesa duten pertsonen eskura jartzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru Sektore Publiko Instituzionalaren martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 133. artikuluaren 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoaren arabera.