Nafarroa haurren pobreziaren aurkako Espainiako Itunarekin atxiki da

2022ko irailaren 23, ostirala

Nafarroako Gobernua desberdintasunen eta haurren pobreziaren aurka borrokatzeko Espainiako Itunarekin bat egin duen Estatuko lehen erkidegoa da. Hala egin du akordio bat izenpetuz, Maria Chivite Lehendakaria eta Itun honen erakunde sustatzailea ordezkatzen duen Ernesto Gasco Haurren Pobreziaren aurka Borrokatzeko Goi Mandataria artean.

aurren Zero Pobrezia Herrialdea Itunaren helburu nagusien artean leudeke: esfortzuak bateratzea hala nola desberdintasunen eta haurren pobreziaren aurkako borrokan inplikatutako aktore guztien koordinazioa bideratzea eta emaitzak neurtzea. Haurren pobreziaren aurkako borrokan berrikuntza sustatzea; xede horretarako, haurren pobreziaren aurkako borrokan kideen konpromisoa finkatzen duten baliabide berriak mobilizatzea eta kausa hau agerikoa bihurtzea.

Chivite Lehendakariak arbuiatu duenez, “Nafarroa pobrezia eta esklusio tasa urrieneko komunitate espainiarra da, eta hori, konpromiso instituzional eta sozial baten ondorioa da; baita kohesio, berdintasun eta ekitate politika publikoen nahiz zerbitzu publikoen aldeko apustu baten ondorioa ere, baina halaber Nafarroako herritarrengan oso presente dagoen elkartasun printzipio baten bermearekin kontatzen du”.

Nafarroako Jauregiko Areto Berdean gaur goizean izenpetu den akordioarekin eta dagokion eragin-esparruan, foru Gobernua konprometitzen da oinarrizko Giza Eskubideen zaintza babestu eta errespetatzera; haurren lanaren ezabaketa babestera; Haurraren Eskubideen gaineko Hitzarmenean oinarritutako haurraren eskubideak defendatzen dituzten oinarrizko Printzipioak aintzatestera; Nazio Batuetako Enpresen eta Giza Eskubideen gaineko Printzipio Gidariekin konpromisoa hartzera, eta OCDE-ko Enpresa Multinazionaletarako Jarraibide Lerroak errespetatzera hala nola 2030 Agendaren konplimenduan eta Garapen Jasangarriaren Helburuetan arduratsua izatera.

Era berean, Nafarroako Gobernuak Itunaren zerbitzura jarri beharko ditu sustatzen dituen baliabide, programa edo ekimen sozialak; Itunaren esparruan inbertsio sozial estrategikoak babestuz; ezagutza tekniko eta baliabide propioak lagun, Itunaren esparruan sortutako ekimenak sustatuz; eta sentsibilizazio, dibulgazio eta komunikazio ekintzak babestuz eta bultzatuz.

Akordioa izenpetzera etorri dira halaber Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ordezkaria; Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria; Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilaria; Santos Indurain Osasun kontseilaria; eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.

Hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa eta ingurune osasuntsu, positibo eta seguruak

Itunak desberdintasunen eta haurren pobreziaren aurka borrokatzeko planteatzen dituen erronken harira, Nafarroako Gobernua bi helburu zehatzekin atxiki da: hezkuntza inklusibo eta kalitatezko bat bermatzea eta ingurune osasuntsu, positibo eta seguruak sortzea.

Hezkuntzari dagokionez, foru Exekutiboak hezkuntzaren lorpena sustatzearren, talentua bultzatzeko eta arrakala digitala hausteko konpromisoa hartu du. Bestalde, ingurune osasuntsu batzuk lortze aldera, elikadura osasuntsu eta orekatu bat bermatuko da, ingurune seguru eta babestu bat sustatuko da eta partaidetza berdinzalea bultzatuko da.

Ildo horretatik, Chivite Lehendakariak, Nafarroako Gobernuak gauzatu dituen neurrietako batzuk nabarmendu ditu, hain zuzen Itunaren helburuekin lerrokatzen direnak, esaterako duela gutxi onartutako Haur eta Nerabeen Arretarako eta Babeserako eta horien familiak sustatzeko Foru Legea, arreta goiztiarraren arloan eginiko aurrerapen nabarmena edo haurren pobreziaren aurka borrokatzeko bere babes sozialeko politikak.

Neurri hauek, esan du, adibidez, Nafarroako eskola abandonuaren datuetan islatzen dira, hiru urtetan % 14tik % 9ra murriztu baita, LH Dualaren bitartez lortutako lan-munduan txertatzeko emaitzarik onena eta ikasgeletako digitalizazio gorenena barne, “arrakala digitala desberdintasunerako beste faktore bat izatea ekiditeko, bereziki irisgarritasun eta trebetasun digital urrieneko herritarren artean”.

“Gizarte bezala, ezin dugu eta ez dugu onartu behar zenbait neska-mutil jaiotzen diren unetik prekarietatea eta gabezia dakartzan etorkizun baten mendean egotea. Politika publiko, bateratu, babesle eta eraldatzaileak herritar guztien esanetara jarri behar dira, baina gehienbat zailtasun gehien dituztenen haien mesedetan”, arbuiatu du, eta erantsi du “guztiok, gizarte bezala, pertsona denentzat aukerak eta itxaropenak dakartzan bizitza bat lortze aldera lan egitea izan behar dugu xede”.

Nafarroa haurren pobreziaren aurkako Espainiako Itunarekin atxiki da