Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) aholkularitza juridiko eta laboraleko eta etxeko langileei laguntzeko zerbitzuak 125 emakume artatu ditu lehen bederatzi hilabeteetan. Erakundeak iazko apirilean ezarri zuen bulego hori sektore hori osatzen duten emakumeei laguntzeko, emakumeak baitira eta lan-prekarietateak eraginda baitaude.