Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak 169.646 euro eman dizkie zazpi toki entitateri dirulaguntzetan, 2023an kulturarteko bizikidetzako eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokako teknikarien figurak finantzatzeko. Zehazki, Burlata, Fitero, Iruñea, Lizarra, Artaxoa, Cintruenigo eta Eriberri inguruko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea izan dira erakunde onuradunak. Dirulaguntzaren zenbateko osoa langileen gastuak eta kontratatutako pertsonek beren lana garatzeko egin behar dituzten bidaiak finantzatzeko izango da.