16 toki-erakundek eta irabazi-asmorik gabeko 23 elkartek jaso dute Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuko memoria, bake, bizikidetza eta giza eskubideen aldeko jardueretarako deialdiaren dirulaguntzak. Emandako laguntzek 139.885,35 euroko balioa dute, eta biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa eta bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kulturari lotutako balioen hedapena bultzatzen duten jarduerak barne hartzen dituzte.
16 toki-erakunde onuradunak Monreal-Elo, Deikaztelu, Sartaguda, Etxauri, Antsoain, Atarrabia, Lerin, Oltza, Bera, Lizarra, Caparroso, Oteiza, Berriozar eta Erronkariko udalak, Etxalekuko kontzejua eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea izan dira. Dirulaguntza horien bidez, biktimak erreparatzen, memoria bultzatzen eta bakearen kultura eta errespetua, aniztasuna eta bizikidetza sustatzen lagunduko duten jarduerak antolatzen eta inbertitzen lagunduko dute.
Diruz lagundutako proiektuen artean daude 1936ko indarkeriaren biktimak eta terrorismoaren biktimak aitortzeko eta erreparatzeko ekitaldi instituzionalak eta haien omenezko plakak, panelak eta monolitoak jartzea; erakusketak, dokumentalak eta antzezlanak; prestakuntza, hitzaldiak eta poesia errezitaldiak, eta sentsibilizazio jardunaldiak, bai memoriaren arloan, bai giza eskubideen arloan.
Irabazi-asmorik gabeko 24 elkarteei dagokienez, Literatura eta Gizartea Kultur Elkarteak, Teileriako Ahaztuak Elkarteak, Change Point Elkarteak, Txinparta-Fuerte San Cristobal Memoria Kolektiboaren Sareak, Sanfermines 78 Gogoan Elkarteak, Nafarroako Torturatuen Sarea-Red de Personas Torturadas en Navarra elkarteak, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Fusilatuen eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteak (1936), El Buen Vivir zoriontasuna sustatzeko Elkarteak, Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak-Covite, Aroa Elkarteak, Fenix Lgtbi+ Errefuxiatuei eta Etorkinei Laguntzeko Elkarteak eta Nafarroako kolektibo gutxituek, EDE Fundazioak, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak, Actúa S.XXI Elkarteak, Centro Documental y Archivo Justo de la Cueva Elkarteak, Hiru Herri A.T. Kirol Kluba, Comète Baztan Sareko Senide eta Lagunak, Egiari Zor Fundazioa, Cultura Deyo Elkarteak, Iruñeko Espiritualtasun Elkarteak, Navarra Nuevo Futuro Elkarteak eta Memoriaren Bideak Elkarteak bultzatu dituzte dirulaguntzak jaso dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektuetan, frankismoaren errepresioaren biktimak eta Giza Eskubideen urraketen biktimak oroitzeko eta aitortzeko ekitaldiak jorratu dituzte, 16/2019 Foru Legeak babestutako Giza Eskubideena; terrorismoaren eta terrorismo ostearen biktimei buruzko jardunaldiak, ikus-entzunezko ekoizpenak eta erakusketak; hainbat kolektiboren arteko elkarrizketarako espazioak; funtsak sortzea eta dokumentu historikoak digitalizatzea; erakusketen, jardunaldien, gazteentzako prestakuntza-tailerren, hitzaldien, poesia-errezitaldien, mahai-inguruen eta memoriarekin eta bizikidetzarekin lotutako beste kultura-jarduera batzuen programa, balio demokratikoak transmititzeko; eta giza eskubideen arloko sentsibilizazio-jardueren programazioa, ikus-entzunezkoak, foroak eta eztabaidak.