IDEIA, 948 MINTEGIAK eta erte eszenikoen zein ikusentzunezkoen elkarte profesionalei zuzendutako diru-laguntzen deialdietan 17 elkarte izan dira onuradunak; horien artean, 181.359,57 euro banatuko dira. Hiru deialdien ebazpena ezagutzera eman du Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Orokorrak.
IDEIA
Hain zuzen ere, IDEIA deialdiaren xedea kultur arloko entitateei dirulaguntza ematea da, kultur zabalkundeko proiektuak gauzatzeko. 13 entitate izan dira hautatuak, eta 119.308,98 euro jasoko dituzte orotara. Nafarroan zabalkunde-jarduerak (hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, sariketak, biltzarrak, zinema-zikloak eta antzekoak) maiztasunez egiten dituzten kultur entitateen eta elkarteen kultur proiektuak finantzatzea da laguntzen helburua.
Hauek izan dira onuradunak: Instituto Promoción Estudios Fundazioa, 14.000 euroko laguntza jasoko duena; Nafarroako Bertsozale Elkartea, 6.500 euro; Atena Fundazioa, 3.971,10 euro; Nabarralde Fundazioa, 9.000 euro; Gazteentzako Ondarea suspertzeko lagunen elkartea, 3.000 euro; La Caracola kultur elkartea, 11.000 euro; El Vértigo de la trapecista kultur elkartea, 6.500 euro; Asociación Cultural Amigos de Cascante, 14.262,88 euro; Asociación Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa, 12.000 euro; Tiza Asociación para la Promoción del Cómic, 15.000 euro; Nafarroako Dantzarien Biltzarra, 12.667 euro; El Trastero Creativo, 9.500 euro, eta Idazleekin Solasean Elkartea, 1.908 euro.
948 MINTEGI
Beste bi elkarteri emanen zaie 948 MINTEGI deialdiari dagokion laguntza, 22.050,59 euro orotara. Helburua kultur gune independenteak kudeatzen dituzten eta “sormen-jarduerak babestu edo titulartasun publikoko ekipamenduetan halakoak ezartzeko proiektu metodologikoak kudeatzen dituzten” pertsona fisiko eta juridikoei diruz laguntzea da, deialdian adierazten denez.
Nafarroako kulturaren eta sorkuntzaren sektoreari zuzendurik daude. Onuradunak honakoak izan dira: Mikel Belascoain Calatayud, 9.500 euro jasoko dituena “Fábrica de Arte Nuevo 2020” proiekturako, eta David Laínez Aguirre, 12.550,59 euro hartuko dituena “El punto Gunea”egitasmorako.
Arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen profesionalen elkarteak
Horrez gain, beste 2 entitateri bideratu zaizkie arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen profesionalen elkarteentzako laguntzak, 40.000 euro orotara. Haien xedea egitura-, funtzionamendu- eta jarduera-gastuei aurre egiten laguntzea da.
Hauek izan dira entitate onuradunak: Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkartea (Napar), 20.364,74 euro jasoko dituena, eta Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterra, 19.635,26 euro jasoko dituena.