Kultur bizikidetza eta arrazakeriaren aurkako borrokan lan egiten duten toki-erakundeentzako eta beste elkarte batzuentzako dirulaguntzen deialdia ireki da

2023ko urtarrilaren 19, osteguna

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak deialdi bat onartu du, kulturarteko bizikidetzaren aldeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako proiektuak sustatzen dituzten toki-erakundeei eta gizarte-ekimeneko beste elkarte batzuei dirulaguntzak emateko.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak 335.000 euro inbertituko ditu eta toki erakundeek bere eskariak otsailaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dituzte, esklusiboki telematikoki, Nafarroako Gobernuak interneten jarrita duen tramite-katalogoko fitxa hau betetzean, zeinetan halaber deialdiaren informazio guztia datorren.

Diru-laguntzen hasierako aurrekontua gehienez 787.000 eurorekin heda liteke, 2023. urterako Gastuen Aurrekontuko lau partidetan erabilgarri dagoen kredituaren arabera.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosen Foru Arauak, alegia deialdiaren oinarriak onartzen dituenak, laguntza horiek Nafarroako hiritargo berri baten sorreran justifikatzen ditu, askotariko etniak, kulturak, hizkuntza, erlijio eta sinesmenak barne hartuz. Pluraltasun hori, testuaren arabera, aberastasun iturri bat da, elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Helburu hori dute dibertsitatearekiko ingurune inklusibo eta toleranteago bat eraikitze aldera lagungarriak liratekeen ekintza komunitarioak.

Bi modalitate

Prozedurak bi modalitate nagusi ezartzen ditu: A Modalitatea, kulturarteko bizikidetza sustatzera eta irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko erakundeetako arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokara bideratutako sustapen proiektuak, komunitate arloko esku-hartze programak eta sentsibilizatzeko aldizkako ekintzak direla medio, migrazio, babes edota arrazakeria eta xenofoboaren aurkako borrokan. Deialdiaren aurrekontutik, 195.000 euro entitate horietara bideratuko dira.

Bestalde, B Modalitateak, zeinetarako 140.000 euro gordeko diren, toki administrazioek kudeatutako balio hauek sustatzen ditu. Kasu honetan, udalerrietan nahiz kontzejuetan jarduketa planak (neurrien diagnosiak eta planifikazioa) edo sentsibilizazio jarduerak exekutatzea diruz lagunduko da, esaterako jardunaldiak, debateak edota prestakuntza programak,.

Diruz lagundu ahal diren gastuak lirateke erakunde sozialen gastu zuzenak, esaterako higiezinen alokairuak eta ohiko gastuak, hornikuntzak, pertsonalaren gastuak, bidaiak edo zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Toki erakundeen kasuan, zeharkako gastuek laguntzak eskura izango dituzte, baldin eta emandako diru-laguntzaren % 15eko edota gutxiagoko portzentaje bat suposatzen dutenean. Gastu horien artean leudeke tokiko erakunde onuradunaren funtzionamendurako gastuak edo pertsonalaren gastuak.

Gogoan izan Nafarroako Gobernuak, joan den asteazkeneko bilkuran, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko Foru Legearen Proiektu bat onartu zuela, helburutzat duena pertsona migratzaileen eskubideak defendatze aldera, estatu nahiz Europa mailan aitzindaria den araudi esparru egoki bat sortzea.

Kultur bizikidetza eta arrazakeriaren aurkako borrokan lan egiten duten toki-erakundeentzako eta beste elkarte batzuentzako dirulaguntzen deialdia ireki da