Nafarroako Gobernuaren Kideak programan parte hartzen dutenetik, Halimek euskera ikasten du Elurrekin, Orreaga berriz, Abderi erakutsi dion adarjotzetik babestu beharrean dabil, Lolak etorkizuna pertsonifikatuta ikus dezake Tawfiqengan eta Loubnak mintzalagun bat topatu du Marinarengan, baita itzultzeko leku bat ere: etxe bat. Pertsona hauek guztiek euren bizitzak uztartu dituzte konfiantzazko harremanetan oinarritutako harremanak sortzera bideratu ohi den mentoretza bezalako metodologia sozialari esker, zeinetan pertsona boluntario, heldu eta esperimentatuek mentore zeregina betetzen duten Nafarroan familiaren babesik gabe dauden gazteekin konpainia, denbora eta aholkua partekatuz, adinez nagusiak izatean, tutoretzapeko adingabeen egoera galdu eta inolako babesik gabe geratu izateagatik. Boluntario hauek bere erreferentziazko irudiak bihurtzen dira, haien garapen pertsonala eta gizarte inklusiboago bat bultzatuz.
Horixe da Kideak-en esentzia, Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako Zuzendaritzak REACT UE FSE funtsekin finantzatuta 2021eko udan abian jarri zuen proiektu berritzaile bat zein Europar Batasunak duela gutxi hautatu duen praktika egokien adibide hala nola beste administrazio nazional, erregional eta lokaletan jarraitzeko moduko eredu gisa, betiere haiek gizarteratzearekin lotutako unean-uneko beharrak konponbide jasangarriekin asetzeko prest daudenean.
Kideak, euskeraz “lagunak”, elkarteak babesa eskaini die gutxi gorabehera 90 gazteri—18 eta 23 urte arteko 85 mutil eta 5 neskari— Nafarroara Maroko, Aljeria, Ghana, Gambia, Senegal, Ginea Konakryi eta Peru bezalako herrialdetatik etorri zirenean, inolako familia babesik eta erreferentziazko heldurik gabe. Babes horretarako, profesionalen—hezitzaileak, psikologoak eta gizarte langileak— parte hartzeaz haratago funtsezkoa izan da bere mentoreen irudia.
Abde eta Orreaga: bizitza heldurako urratsak
Kideak elkarteak gaur egun 42 mentoretza bikoterekin kontatzen du —jadanik sei hilabeteko proba ofizialaren epea gainditu dutenekin kontatu gabe―, gehienak Iruña eskualdekoak dira, horietako hainbat Erriberan badaude ere. Dena den, gehiengoak euren harremana borondatez hedatzen dute programan ezarritako iraupenaz haratago, adiskidetasun harreman iraunkorrak sortzeko bidea emanez. Orreaga Ibarra eta Abdessamad Ait Bahen kasua da; gutxi gorabehera astean behin ikusten dute elkar eta Whatsapp bidez txateatzen dute egunero edo ia egunero.
Abdek, marokoarra hala nola Virgen del Camino de la Txantrea Institutuko mekanikako ikaslea, ez zuen imajinatzen noraino iritsi zitekeen bere harremana elkar ezagutu zuten egunean. “Nire hezitzaileek azaldu zidaten mentore bat elkartu, elkar ezagutu eta ezagutza nahiz esperientziak partekatzeko pertsona bat zela”, dio, baina onartzen du, NUPen Eider bere hezitzailearekin eta lehenengo topaketan beti presente egon ohi den zaintzako teknikariarekin batera, urduri, elkar ezagutu zuten egunean pentsatu zuena baino askoz ere hobea izan dela.
Bikoteak alderdi bien analisi psikologiko txiki bat egin ondoren antolatzen diren arren, ez dute jakiten nor izango duten bikote elkar ezagutzen duten eguna heldu arte. “Nik ez nekien neska edo mutil izango zen ere”, oroitzen du Orreagak. Bere kasuan, orientabide hau, bestalde, bizi ahal izateko logela baten bilaketa errazteko ere erabili da.
“Niretzat oso gogorra izango litzateke nire seme-alaba bat bakarrik bizitzea logela batean eta inork ardurarik ez izatea bere egoeraz edo ez galdetzea zer moduz dagoen. Otorduak bakarrik ez egitea nahi nuke, izan ere, alditan pisua agurtu edo aurpegira begiratu ere egiten ez dioten pertsonekin partekatu behar izan du, eta logela bat topatzea oso zaila da, baita nik emandako erreferentziak tarteko izan arren”, aitortzen du bi seme-alaben ama honek. Ildo beretik, eman nahiko luketen hurrengo urratsa Abdek pisua beste gazte batzuekin partekatzea litzateke. “Eta aukerak badaude, esaterako Pisukideak programa, baina unibertsitateko mutilek aurrea hartu behar lukete esperientzia berriak dakarzkieten gazteekin bizitzeko ere”, erreibindikatu du.
Halim eta Elur: lagunak aurreiritzien gainetik
Elur Ulibarrenak kasualitatez ezagutu zuen mentoretza soziala, Civivox sarean eginiko lanaren bidez. “Tailer bat antolatu zuten Kondestablean eta arduraduna izatea suertatu zitzaidan. Han hezitzaile bat eta mutil gazte bat zeuden eta hitzaldia harremanaren nondik-norakoen gaineko zalantzak argitzera, gazte batek zer espero duen eta hemendik zer eskaini daitekeen zehaztera bideratuta zegoen. Asko gustatu zitzaidan horren irekia izatea eta esperientzia bakoitza beste batekiko hain ezberdina izatea”, arbuiatu du Maisonnave hoteleko kafetegian eserita, zeinetan Halim Eikhiraouiekin bildu den.
Elur inspiratu zuten hezitzailea nahiz gaztea Kideak elkartekoak ziren. Lehenengo informazio-bilera baten ondoren, interesatuek prestakuntza adituago bat jasotzen dute. “Garrantzitsuena da ulertzea mentoretza jarduerak elkar laguntzea suposatzen duela”, azpimarratu du Elurrek. Bere kasuan, Halimek gauza asko erakutsi dizkio eta “agian hura ez da ohartu”, esan du. Kasu, marokoar bere kulturarekin, bere pentsamoldearekin eta bere espiritualtasunarekin lotutako gauza ugari. “Hedabidetatik datozen aurreiritzi ugari ditugu eta istorio bat zuzenean ezagutzen duzunean, mito ugari desmuntatzen dituzu”, arbuiatu du.
Elkarrekikotasun horrekin, Halim Elurren semearen laguna egin da; asko ikasi du berarekin eta bere senarrarekin. “Nafarroaren historia azaltzen didate eta horrek gauza berriak ikastera eta ezagutzera animatzen nau. Azterketak izaten ditudanean ere laguntzen didate, zeren nik ondo ulertzen ez ditudan hitz tekniko ugari daude”, azaldu du ikasten duen fabrikazio mekanikoaren ikastaroaren harira. Teknizismoez haratago, Halimek halaber euskera pixka bat ikasteko aukera du Elurrekin: “Eskerrik asko, agur, bai, ez, oso garestia, egunon, gabon; “buenas tardes” ez dut oroitzen nola zen, oso zaila baita”, desenkusatu da. “Arratsalde on. Oroitu, arrasca león” esan dio barrezka Elurrek, laguntzeko.
Loubna eta Marina: Ezinbesteko babesa
Kideak elkartearen ezaugarri garrantzitsu bat da Nafarroan familia babesik ez dauden gazteen arretarako dela; kasu batzuetan ez da familiarik ez dutelako, aitzitik, sarritan, bizitzaren egoera ezberdinak direla medio, pertsona heldu horiek ez daude presente bere bizitzetan edota ezin dira erreferentziazko heldu gisa aritu. Hori da Loubna Belliten kasua, zeinek proiektu honetan parte hartu ahal izateagatik, bere auto-estimua hobetu duen, babesa jaso eta emozionalki zaila zen egoera batetik ateratzea lortuz. Horretarako, Tuteratik Iruñara etorri behar izan zen “Une hartan, nire osasun mentala hala moduzkoa zen; deskonektatu edo haizatzeko premia neukan. Horregatik, nire zaintzailearekin zer egitea nahiko nukeen galdetu zidatenean, ibiltzea erantzun nuen”, esan du.
Ibilaldi ugariren ondoren, 20 urteko gazte honen bizi-egoera guztiz ezberdina da. Bakarrik bizi da Iruñan, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arretaren erdi mailako gradua amaitzear dago; Anfas-en boluntarioa da eta lanean dabil bi haur txiki zaintzen edo noizbehinka ateratzen zaizkion beste lan batzuk eginez. “Lagunak, kontaktuak baditut eta garrantzitsuena, bidelaguna ere badaukat eta oso motibatuta nago hautatu dudan bidetik jarraitzeko, zeren nire esfortzua baloratzen duen jendea dagoela ikusten dut”, Marina bere mentorearekin batera hunkitu da.
Marina Crespok, landa-eremuko larrialdietako erizaina, hasieratik animatu zuen Loubna bere ikasketekin jarraitzera, izan ere, bere ustean lan irteera ugari dauzka. “Niretzat, besterik gabe, azterketa zer moduz egin dudan galdetzen didan norbaitekin kontatzea izugarria da”, aitortu du Loubnak. Atera zaizkion lanetako batzuk Marinaren kontaktuei esker izan dira; hark esan du bere zeregina ez dela inoren bizitza konpontzea. “Nola ez, hemen nago behar duenerako baina bere kabuz jada gainditu duena neuk bizitza osoan lortutakoaren oso gainetik dago”, argitu du.
Tawfiq eta Lola: erantzukizun afektiboaren koltxoi bat
Tawfiq Salif 2020ko pandemia baino pixka bat lehenago iritsi zen Iruñara eta onartzen du garai oso konplikatua izan zela, zeinetan konfinamendua zela-eta, apenas izan zuen hiria ezagutzeko aukerarik, ezta beste gazte batzuekin harremana izan edo inor ezagutzeko ere. Eta orain, Lola Vicente bere mentoreari esker, sozializatzeko hala nola babestuta sentitzeko norbait topatu du. Orain soldadurako ikastaro bat amaitzear dago eta harrotasunez kontatzen du nola duela gutxi Iruñako Udaleko lanpara apaingarrietako bat konpondu duten. “Alkatearen harrera eta guzti!”, kontatzen du gogo handiz Iruñako udaleko bilkura-aretoan bera eta tailerreko hainbat kide azaltzen diren irudia erakustean.
Hala ere, mentore baten laguntza prestakuntzatik, kultura alderdietatik edo tokian-tokiko babesetik askoz haratago doa. Batez ere, alderdi emozionala estaltzen du. Lolaren esanetan, Tawfiq, adin txikikoa zelarik Ghanatik irten zen mutiko hura pertsona oso independente eta adoretsua izan arren, bere auto-estimua ez da sendoa: “Alditan asaldatuta kontatzen dizkit gauzak eta uste dut Afrika eta Mediterraneoa bakarrik zeharkatu dituen mutil batek ez duela egoera horien eraginez zapalduta geratu beharrik”. Horrelakoetan, Lolak aurrera jarrai dezan animatzen du eta litekeena da orduan Tawfiq oker zegoela ohartzea: “Mentorea zer zen azaldu zidatenean ez nuen oso ondo ulertu zeren uste nuen nik dagoeneko banuela hezitzaile bat eta ez nuela beste bat behar. Baina gero konturatu naiz ez dutela zerikusirik”.
Lolak ere Tawfiqen babesa jaso du behar izan duenean. Joan den ekainean bere aita hil zen eta oraindik hunkitu egiten da Tawfiq zeinen hurbil eta adi izan zuen oroitzen duenean. “Laguntza handia eman zidan bere hurbiltasunak”, dio.
Beste pertsona batzuk inspiratzea
Laguntza pertsonala eskaintzeaz haratago, Kideak elkarteko mentoretza sozialak pertsona migratzaileen harrerarako ko-erantzukizun soziala nahiz gizarte nafarrean nagusitzen diren aurreiritziekin amaitzea ditu helburu. Marinak eta Orreagak, kasu, bere inguruko pertsonak programan sartzea eta bere ereduari eta esperientzia onei esker mentore izatea lortu dute, baina lehenengoak ohartarazi du: “Oraindik bide luzea geratzen zaigu ko-erantzukizunerako, geure buruaz soberan arduratzen gara, geure eskubideak defendatzeko, baina gero denok nahi dugu gure ama norbaitek zaintzea edo platerera barazkia ekartzea”.
Lola pixka bat haratago doa eta salatzen du “kontua ez da besterik gabe gizarteratzeko ardura datozen pertsonei egoztea, zeren horrez gainera gaizkileak bailiran begiratu, begi txarrez hartu eta errefusatu egiten dituen gizarte batekin topatzen dira”. Eta guztiak bat datoz esatean zaila dela jendearen aurreiritziekin eta ideiekin amaitzea, baina bere ustean funtsezkoa da ekimen hauek ezagutzera ematea zeren mentoretza, gainera, elkar laguntzea bezain oinarrizko nahiz antzinako jarduera izanik, gizarte esku-hartzerako erreminta oso berritzailea da zein halaber despopulazioa, zahartzea edota integrazio sozio-laborala bezalako arlotan aplikatu ahal izango litzatekeen.
Nafarroako Gobernuaren Kideak programari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo mentore bezala parte hartu nahiko bazenu, kideak@zakan.orghelbidean kontaktatu ahal duzu.