Iruñean berdintasunari buruzko ministro-topaketa egingo da Europar Batasuneko txandakako presidentetzan

2022ko uztailaren 29, ostirala

 

Europar Batasuneko txandakako presidentetzan egingo diren bilera nagusietako batzuk hartzeko hautatutako erkidegoetako bat da Nafarroa, Europar Batasunarekin lotutako gaietarako konferentziaren (CARUE) Osoko Bilkuran jakitera eman den bezala. Konferentzia gaur egin da Leioan (Bizkaia), prestaketei buruz hitz egiteko, eta Herritarren Harremanetarako kontseilari Ana Ollo izan da bertan.

Kontseilaria pozik agertu da Iruñea bilera horretarako aukeratu dutelako, eta, gainera, EBko presidentetzan sartzeko eskatu du, 2023ko bigarren seihilekoan, mugaz gaindiko espazioak bultzatzeko politika.

Aldez aurretik, Lehendakaritzaren Batzorde Antolatzaileak onartu egin zuen Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoekin eta tokiko agintariekin koordinatuta, ekitaldiak hartzeko proposatuko dituen hirien zerrenda. Horien artean, gaur jakinarazi den bezala, berdintasunari buruz eztabaidatzeko Europako ministroen topaketa bat dago, 2023ko azaroaren 24an eta 25ean Iruñean egingo dena. Aipatutako Batzordea Espainiako Gobernuaren Lehendakaritzari atxikitako organoa da, eta administrazio publikoek eremu horretan egiten dituzten jarduerak planifikatzeaz, koordinatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da.

 

 Iruñean berdintasunari buruzko ministro-topaketa egingo da Europar Batasuneko txandakako presidentetzan