Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiak eta Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak (URA) ”Iruņa bastoi zuriarekin, paseo bat ezgaitasun hiritik” webinario irisgarrira antolatu dugu.
Ekainaren 29an bertan behera utzi behar izan genuen webinarioari ekingo diogu berriz eta Iruņeko kaleetan zehar ibiliko gara Luis Casadorekin, bastoi zuriaren erabiltzailea. Hirigintzaren elementuak aztertuko ditugu. Bertan, ikusmen urritasuna duten pertsonei mugikortasunean zein elementuk laguntzen duten eta zeintzuk zailtzen duten ikusiko dugu.
Saio honetarako azpitituluak eta zeinuen hizkuntza erabiliko dira zuzenean.
Izena eman ondoren, ekainaren 12an mezu bat jasoko duzue saioaren estekarekin. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Eskertuko genizueke informazio hau egoki deritzozuen guztiei helaraztea.
Agur bero bat,
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Arrieta kalea 11 Bis 2. solairua - 31002 Iruņa