Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak deitutako 2022ko Nafarroa Koloretan Lehiaketako epaimahaiak Inacio Gomes Mendes gaztea aukeratu du, Nafarroan bizi den biztanleria migratzailearen bizikidetza- eta balioespen-balioak ordezkatzeagatik nabarmendu diren jatorri migratzaileko pertsonak goraipatzen dituen sariaren irabazle gisa. Duela 24 urte jaio zen, Calequise herrian (Ginea-Bisáu), baina Nafarroako Foru Erkidegoan bizi da 14 urte dituenetik. Sari horiek abenduaren 16an, ostirala, banatuko dira, 12:00etan, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria bertan dela.