Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren Nafarroako Sareak, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin (NGI) elkarlanean, Ikaskuntza Proiektuen eta Zerbitzu Solidarioaren Nafarroako II. Lehiaketa deitu du. Proposamenak jasotzeko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik. Lehiaketa honek gazteekin lan egiten duten ikastetxeetan, gazte-elkarteetan eta aisialdiko eta denbora libreko erakundeetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egitea eta ezartzea sustatzen du. Ikaskuntza-prozesuak – etapa bakoitzeko curriculumean eta parte hartzen duten erakundeek transmititu nahi dituzten balioetan oinarritutakoak – eta gazteek eta ikasleek komunitateari ematen dioten zerbitzua uztartzen dituen metodologia didaktikoa da.