Hirigintzako Topaketek adinekoekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen inguruan gogoeta egingo dute

2022ko irailaren 20, asteartea

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak hirugarren urtez jarraian egin du hirigintza berritzaileari, iraunkorrari eta inklusiboari buruzko topaketen deialdia, ‘Kale nagusia (nagusiena ere bada)’ izenburupean, eta Lizarran egingo dira, bihar, irailak 21, hasi eta urriaren 7ra bitarte. Kaleko ekintzen, hitzaldien, eztabaiden eta tailerren bitartez, hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi dira, hiri-diseinuak eta espazio publikoek adinekoen bizi-kalitatea hobetzen nola lagun dezaketen ikusteko eta haien gizarteratzea eta, aldi berean, haien autonomia eta independentzia bultzatzen duten inguruneen baldintzak ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko. 

Hirigintzako Topaketek adinekoekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen inguruan gogoeta egingo dute