Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimenok hitzarmen bana sinatu ditu irabazi asmorik gabeko zazpi elkarterekin, 12 milioi euroko laguntzari esker hainbat urterako finantzaketa bermatzeko erakunde horientzat, Oinarrizko Graduko prestakuntza-zikloak eta Curriculum Egokituko Programak (CEP) emateko kalteberatasun-egoeran aurkitzen diren ikasleei 2022/2023, 2023/2024, 2024/2025 eta 2025/2026 ikasturteetan. Sinatzeko ekitaldian izan da, halaber, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomas Rodriguez Garraza.