Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arretarako Tuterako Bulegoak AENORen irisgarritasun unibertsalaren ziurtagiria lortu du, UNE 170001-2 arauarekin bat. Gaur goizean, Michel Lumbreras Nafarroako eta Errioxako AENOReko lurralde-zuzendariak ziurtagiri hori eman dio Javier Remírez Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariari, Tuterako AC hotelean egin den ekitaldian.