Herritarrekiko Harremanek eta NUPek jarduera-protokolo bat sinatu dute bizikidetza-balioak zabaltzeko

2023ko martxoaren 15, asteazkena

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) elkarlanerako protokolo orokor bat sinatu dute gaur, martxoak 15, bizikidetzaren balioak zabaltzeko eta prestakuntza eta zientzia jarduerak garatzeko. Protokolo hau sinatzeko ekitaldian Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualdek eta ikerketako errektoreorde Francisco Javier Arregui San Martinek parte hartu dute.

Herritarrekiko Harremanek eta NUPek jarduera-protokolo bat sinatu dute bizikidetza-balioak zabaltzeko