Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak bi laguntza-deialdi argitaratu ditu NAOn, 2023rako memoriaren, biktimen, giza eskubideen, bakerako hezkuntzaren eta bizikidetzaren arloko jarduerak finantzatzeko. Dirulaguntzak toki entitateentzat eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat dira, eta maiatzaren 22ra arte eskatu ahal izango dira.