Nafarroako Gazteriaren Institutuak epea ireki du Hasi Gazte-Ekonomia Sozialeko Gazte sarietarako sei finalisten artean bi hautagaitza irabazleak bozkatzeko. Bozketak Institutuaren webgunearen bidez egin daitezke azaroaren 23tik, asteazkena, abenduaren 11ra, egun hori barne. Saritutako erakundeak abenduaren 15ean jakinaraziko dira, Geltokin egingo den sari-banaketan.