Gazteriaren III. Foru Planaren esparruan, guztira 156 ekintza burutu dira 2022an; hots, hasiera batean aurreikusitako 140 ekintzak baino 16 gehiago. Era berean, 62.451.306,22 euro jarri dira; hau da, %113,42ko exekuzio ekonomikoa egin da, iazko urtearen hasieran 54.964.392,55 euroko gastua aurreikusi zen arren. Guztira, Planaren bitartez, 178 milioi euro bideratu dira Nafarroako Gazteriarentzat: 55 2021ean eta 62 2022an, eta 2023rako 61 milioi euroko aurreikuspena egin da.