Foru Gobernuak herritarren boluntariotza-lana aitortuko du, Nafarroako Boluntarioen Saria emanez, urtean milaka pertsonak Foru Komunitatean egiten duten zerbitzu desinteresatuaren lanari prestigioa emateko. Helburua da dedikazio horri balioa ematea eta jende gehiago animatzea praktikan jartzera, Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak gaur goizean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez. Bertan, Profesional Solidarioak Fundazioko zuzendari nagusi Cristina Jimenezek eta Gurutze Gorriko boluntario gazte Carlota Roku-Epitiek ere parte hartu dute.