Eskubide Sozialetako Departamentuak berritu du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Lagunen Nafarroako Elkartearekin (ANARASD) lankidetza ekonomikorako urteko hitzarmena, 400.000 eurokoa. Horri esker, hainbat ekintza gauzatu ahal izango dira; hala nola, elikadura laguntzea, osasun-arloan esku hartzea, hezkuntza, Administrazioan gaitasunak indartzea eta Nafarroan Mendebaldeko Saharako Ordezkaritzari laguntzea.