Eskubide Sozialetako Departamentuak martxoaren 31ra arte luzatu du adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta/edo mendekotasun-egoeran aurkitzen direnei etxebizitzarako irisgarritasun unibertsala ziurtatzen dieten inbertsioak diruz laguntzeko indarrean duen deialdia. Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak ditu deialdiak, Europako Funtsekin finantzatuta (NEXT Generation EB), eta deialdiaren bidez orain arte finantzatu dira ateak automatizatzeko, eskailerak ezabatzeko edo bideo-atezainak jartzeko obrak, besteak beste.