Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiaren bitartez, Gizarte Berrikuntzako Laborategi Iraunkorrean kokatutako hitzaldi-ziklo berri bat jarriko du abian, eta Gizarte Berrikuntzako Laborategi Iraunkorraren barruan egongo da. Zikloa osatzen duten hiru saioak martxoaren 14an eta 23an Civicanen eta apirilaren 18an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dira, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.