Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela berritzeko epea luzatu du

2023ko martxoaren 23, osteguna

Eskubide Sozialetako Departamentuak luzatu egin du desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartel zaharren baliozkotasun-epea, 2023ko azaroaren 14ra arte. Egun horretan, baimen hori izaten jarraitu nahi duten pertsona guztiek berritzeko eskatu beharko dute. Eskaerak erroldatuta dauden toki-erakundeetan egin daitezke, edo modu telematikoan, esteka honen bidez.

Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela berritzeko epea luzatu du