2023rako Nafarroako Urrezko Domina emateko ardura duen epaimahaiak Nafarroako Gobernuari helarazi dio sari hori Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko egoitzari emateko proposamena. Hautagaitza bakarra da aurtengo edizioan aurkeztutakoa, eta bat etorri dira zazpi erakunde eta hogeita hamar partikular inguru proposatzean; horien artean, kulturaren eta unibertsitatearen munduko hainbat pertsona ospetsu nabarmentzen dira.