Enplegurako Zentro Bereziek (EZB) eta Gizarteratzeko Enpresek (GE) emandako kontratuak ordaintzeko Nafarroako Gobernuak inbertitutako euro bakoitzak 2,73 euroko itzulkina du. Horrela agertzen da Kontratuen Erreserbaren inbertsioaren Itzulera Sozialari buruzko txostenean. Txostena gaur goizean aurkeztu dute, eta jardunaldian bertan, arlo horretan Departamentu ezberdinek 2021ean jarritako aurrekontua %24ra bitarte gehitu dela ere adierazi dute.