Maria Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Berdintasunerako Sailarteko Batzordeko buru izan da gaur goizean. Bertan adierazi duenez, funtsezkoa da datozen urteetan berdintasun-politiken bultzadari eustea eta hasitako bide horrek atzera bueltarik ez izatea. Era berean, Batzordeak legegintzaldi honetan egindako lana eskertu du, baita berdintasun-politikak ikuspegi kolektibo, zeharkako eta koral batetik aplikatzeko duen uste sendoa ere.
Bilera honetan, 2022 Berdintasunerako Plan Estrategikoaren (BPE) segimendu txostena aurkeztu da eta 2023rako bere planifikazioa onartu da; gainera Nafarroako Gobernuaren emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Ekintza Planeko 2023 Programa onartu da eta 2022ko exekuzio-txostena ezagutu ahal izan da.
Berdintasunerako Departamentu arteko Batzordea
Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Departamentu arteko Batzordea 2017an sortu zen kolaborazio, lankidetza eta koordinazio organo gisa, berdintasun printzipioa integratzeko hala nola Foru Administrazioaren politika guztietan emakumeenganako indarkeria errotik ezabatzeko.
Bere funtzio nagusiak dira emakume-gizonen artean berdintasun alorrean indarrean dagoen araudia bete dadin bultzatzea; emakume nafarrek jasaten duten desparekotasun egoerari aurre egin eta gainditzeko komenigarritzat jotzen diren neurri guztiak ezagutu eta babestea; eta horrez gain, Nafarroako Gobernuaren Departamentu guztietan genero zeharkakotasunaren ezarpen estrategia garatzeko beharrezko baliabideak aztertu nahiz proposatzea.
Horrez gainera, berdintasuna hala nola emakumeenganako indarkeria errotik ezabatzea lortzeko departamentu arteko planak, programak eta jarduketa- lerroak bultzatuko ditu; eta jarduketa-lerro lehenetsiak garatzeko beharrezko departamentu arteko batzordeak eta lan-taldeak finkatuko ditu.
Batzordeko kideak
Batzordeko burua Nafarroako Lehendakaria da, eta lehendakariordetza, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne lehendakariorde eta kontseilariari dagokio. Eta batzordekideak dira foru Exekutiboko Departamentu ezberdinetako zuzendaritza nagusi eta/edo gerentzietako pertsona titularrak.
Zehazki, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuan, Batzordeko kideak dira Funtzio Publiko; Barne; Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Komunikazioa eta Harreman Instituzionalak; Nafarroako Gazteriaren Institutua, Nafarroako Berdintasunerako Institutua; Berdintasunerako Gobernantza eta Hiritartasuna, Emakumeen Ahalduntzea eta Partaidetza arloetako zuzendaritza nagusietako eta/edo gerentzietako pertsona titularrak. Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetan, Proiektu Estrategikoetako eta Etxebizitzako pertsona titularrak.
Bestalde, Lurralde Kohesiorako Departamentuan, Toki Administrazioko hala nola Despopulazioko ordezkariak- Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, Aurrekontu, Ondare eta Politika Ekonomikoaren pertsona titularra. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren baitan Batzordeko kide dira Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekziorako hala nola Lana eta Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendaritza nagusietako pertsona titularrak. Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuan, Justiziako pertsona titularra. Hezkuntza Departamentuan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako pertsona titularrak.
Era berean, Eskubide Sozialen Departamentuan, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzako; eta Nafar Lansareko ordezkariak. Osasun Departamentuan, Osasunaren; Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren pertsona titularrak; hala nola – Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzua.
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko pertsona titularra. Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalean aldiz, Unibertsitatea; Telekomunikazioak eta Digitalizazioa eta Berrikuntzako ordezkariak. Landa Garapenean eta Ingurumenean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko pertsona titularrak. Eta azkenik, Kultura eta Kirol Departamentuan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko eta Nafarroako Kirolaren Institutuko gerentziako pertsona titularra.