Chivite Lehendakariak hezkuntzak eta enpleguak duten garrantzia azpimarratu du gizarte-kohesioaren zutabe gisa, Ijito Idazkaritzak antolatutako jardunaldi batean

2022ko urriaren 7, ostirala

“Nafarroako Gobernuak eta Ijito Idazkaritza Fundazioak uste dugu enplegua eta hezkuntza tresna boteretsuenak direla gizarteratzea, aukera-berdintasuna eta gizarte zuzenagoa lortzeko”. Hitz horiekin hasi da Nafarroako Lehendakaria, Maria Chivite, Fundazioarekin batera jardunaldia ixteko ekitaldian. Acceder enplegagarritasun-programak 20 urte bete ditu, 2.423 pertsonari eman dio prestakuntza, eta horietatik 760k enplegua lortu dute.

Chivite Lehendakariak hezkuntzak eta enpleguak duten garrantzia azpimarratu du gizarte-kohesioaren zutabe gisa, Ijito Idazkaritzak antolatutako jardunaldi batean