Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Koine-Aequalitas Fundazioko ordezkariak hartu ditu gaur eguerdian, 20. urteurrena dela eta. Fundazio horren helburua da herritarren bizi-kalitatea, garapen soziala eta aukera-berdintasuna hobetzea, batez ere desgaitasuna, mendekotasuna eta/edo gizarte-bazterketa duten pertsonena.