Chivite Lehendakariak Desgaitasuna duten Pertsonak Artatzeko Foru Legearen proiektua egiten parte-hartze handia izana balioetsi du

2022ko urriaren 4, asteartea

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek garrantzitsutzat jo du Desgaitasuna duten Pertsonak Artatzeko eta haien Eskubideak Bermatzeko Foru Legearen proiektua egiten parte-hartze handia izana. Gaur arratsaldean, aipatu araua egiteko prozesua itzultzeko ekitaldia egin da, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Gure Sustraiak elkarteak antolatuta, eta han hala adierazi du. Halaber, bertan parte hartu dute desgaitasun-talde ezberdinetako ordezkariek.

Chivite Lehendakariak Desgaitasuna duten Pertsonak Artatzeko Foru Legearen proiektua egiten parte-hartze handia izana balioetsi du