Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Corellan izan da gaur goizean desgaitasuna duten pertsonen bizimodu independentea sustatzera bideratutako hainbat apartamentu egokitu hartuko dituen eraikina bisitatzen. Baliabide berria Corellako Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteak bultzatu eta kudeatu du ADISCO RESIDENCIA – FADIR Fundazioaren bidez, eta bertan bizi diren pertsonek enplegua lortzea ere erraztuko du.